Bihar amaituko da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus | Gizartea
2016ko api. 29a, 11:28

Curriculumak diragib@azpeitia.eus helbidera bidali behar dira. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua edukitzea, EGA izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

Bihar, zapatua, amaituko da Azpeitiko Udal Udaleku irekietan begirale gisa aritzeko izen-emate epea. Deialdia haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleentzat eta heziketan behar berezietan adituak direnei zuzenduta dago. 

izena eman nahi dutenek curriculumak gib@azpeitia.eus helbidera bidali beharko dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943-15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.

Aukeraketa egiterakoan, bereziki baloratuko dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) izatea eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo egiten aritzea. Horretaz gain, azpeitiarra izatea ere lehenetsiko da, Jauzika Heziketa Elkartetik azaldu dutenez.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu