Joseba Albizu hirugarren sailkatu da Titan Desert itzuliko hirugarren etapan

Uztarria.eus | Kirolak
2016ko api. 27a, 12:31

Sailkapen nagusian, seigarren postuan dago azpeitiarra. Gaur 23:15ean emango dute lasterketaren laburpena Espainiako Teledeporte katean. 

Joseba Albizu, atzoko lasterketan, indarrak hartzen (ESMTB.com).  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gaur, asteazkena, izan da Marokoko GAES Titan Desert Garmin itzuliko hirugarren etapa, eta hirugarren sailkatu da Joseba Albizu azpeitiar txirrindularia. Lehen eta bigarren sailkatuek, Jose Luis Gomezek eta Enrique Morcillok, 37 segundoko aldea atera diote Albizuri. Sailkapen nagusian, seigarren postuan dago azpeitiarra, liderretik 7 minutu eta 2 segundora. 

Joan den igandean, hilak 24, hasi zen itzulia eta datorren zapatuan, hilak 30, bukatuko da lasterketa. Guztira, sei etapa dira: lehen biak menditsuak eta ondorengoak lauak, desertuan. Iaz bezala, MRR-Powerade taldearekin ari da lehian Albizu Marokon, eta Julen Zubero eta Vidal Celis ditu taldekide.

Espainiako Teledeporte kateak lasterketaren laburpena emango du gaur 23:15ean. 

Bidali:  

Erantzunak

andrex | 2016-04-27 : 15:17

Benga ERREKA eman egurre!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu