Ingelesa ama hizkuntza bezala ikasteko metodologia berria Azpeitira

Kids&Us | Publizitatea
2016ko api. 18a, 08:46

Kids&Us ingeles akademia zabalduko dute Azpeitian. Ohiko sistematik aparte, ingelesa ikasteko metodologia berritzailea eskaintzen du Kids&Us-ek urte 1eko haurretatik hasita. Informazio gehiago emateko datorren zapatuan, apirilak 23, Azpeitiko Betharram eskolan egingo dituzte jardunaldiak. Horietan parte hartzeko izena eman behar da azpeitia@kidsandus.es helbidera idatzita edo 717-77 4567 zenbakira deituta.

Hauxe da Kids&Us-en abiapuntua: ingelesa bizitzako lehen urtetik ikasteko metodologia berritzailea, dagoeneko 10 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Familietan gero eta kezka handiagoa dago seme-alabek ingelesa ikastearen inguruan. Horri erantzuteko ohiko sistema alboratu, eta bestelako ikasteko modua eskaintzen du Kids&Us-ek.

Eta orain Kids&Us zentro berri bat irekiko da Azpeitian.

Ingelesa urtebetetik aurrera

Kids&Us metodoarekin, urtebetetik aurrerako haurtxoak hizkuntza berri baten giroan sartzen dira erabat, murrizketarik gabe, baina beren adinari egokitutako egoera eta testuinguruekin. Horrela, oso txikitatik umeek daukaten ikasteko ahalmen osoa balia daiteke. Hizkuntza-murgiltze erabatekoa da, ipuin, jolas, kantu edo dantzen bitartez gauzatua, eta material pedagogiko esklusiboak ditu osagarri.

Kids&Us-en ikastaro eskaintza eskoletara gurasoekin bertaratzen diren urtebeteko haurrekin hasten da, eta 18 urte bete arte luza daiteke. Bukatutakoan, ikasle batzuek Proficiency maila lortu ahal izango dute, Cambridge unibertsitateak onesten dituen mailen arteko onena.

Material didaktiko propioa

20 lagun baino gehiagok osatutako Kids&Us-eko sail pedagogikoak minutuz minutu antolatzen ditu ikastorduak, eta material didaktiko osoa garatzen du Kids&Us jardueretarako.

Kids&Us-en eskarmentua

Ikasturte honetan zehar, Kids&Us 82.000 neska-mutiko baino gehiagorengana iritsiko da, gero eta gehiago hazten ari den eskola sareari esker: dagoeneko 266 ikastetxe izatera iritsi da, horietatik 235 Espainian.

Bermea duen metodoa

Bartzelonako unibertsitateak 2012an egindako azterlan batek bermatzen ditu gure ikasteko metodoak ohiko metodoekiko dituen onurak. Horren arabera, Kids&Us-en ingelesa ikasi duten umeek gaitasun hobeak dituzte hiztegia, gramatika, ahoskera, ahozko zein idatzizko ulermena eta ahozko adierazpidean.

Kids&Us-i buruzko datu batzuk

  • Sorrera urtea: 2003
  • 2015-2016 ikasturteko zentro kopurua: 266
  • 2015-2016 ikasturteko ikasle kopurua: 82.000 baino gehiago.
  • 8 herrialdetan kokatua: Espainia, Andorra, Frantzia, Italia, Belgika, Portugal, Txekiar Errepublika eta Mexiko.

Informa zaitez datorren larunbatean, apirilak 23, Azpeitiko Betharram eskolan egingo ditugun jardunaldietan. Leku mugatua. Zure lekua erreserba dezakezu azpeitia@kidsandus.es helbidera idatziz edo 71 777 4567 zenbakira deituz.

Bidali: