Oihana Iguaranek irabazi du VIII. Erniarraitz Sariketako bigarren kanporaketa

Uztarria.eus 2016ko ots. 22a, 10:48

Atzo, igandea, jokatu zuten VIII. Erniarraitz Sariketako bigarren kanporaketa, Azkoitiko Kultur-Etxean. Bi orduren bueltan aritu ziren kantuan Amaia Iturriotz, Aitor Salegi, Oier Etxeberria, Oihana Iguaran eta Maider Arregi bertsolariak. Gai jartzaile lanetan, aldiz, Silvia Etxaniz aritu zen. 

Oihana Iguaranek irabazi zuen atzoko kanporaketa eta modu horretan finalera sailkatu zen zuzenean. Gainerako bertsolariek hurrengo kanporaketa bukatu zain egon beharko dute, finalerako txartela lortuko duten jakiteko. 

Hemen atzoko saioaren sailkapena eta puntuazioak: 

1- Oihana Iguaran 246,5 puntu

2- Amaia Iturriotz 238,5 puntu

3- Aitor Salegi  236 puntu

4- Oier Etxeberria 232,5 puntu

5- Maider Arregi 231 puntu

6- Aitor Servier 226 puntu

VIII. Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketan Jon Gurrutxaga azpeitiarra nagusitu zen. Horrenbestez, oraingoz, Gurrutxaga eta Iguaran dira martxoaren 4an Azpeitiko gaztetxean jokatuko den finalerako lehen sailkatuak. 

Hirugarren kanporaketa, datorren igandean, hilak 28, jokatuko dute. Errezilgo Borondegin izango da 17:30ean hasita. Orduan kantuan arituko dira Gemma Urteaga, Eli Pagola, Eñaut Martikorena, Xabi Igoa, Aitor Irastorza eta Jon Ander Iriondo bertsolariak. Hirugarren kanporaketan nagusitzen dena, zuzenean pasatuko da finalera. Gainerako bertsolariak kanporaketetan lortutako puntuen arabera izango dira sailkatuak.