Helduen mozorro lehiaketako sarituak

Uztarria.eus | Festak
2016ko ots. 10a, 11:09

Azken urteetan bezala, helduen mozorro lehiaketako sariak banatu zituen Udalak astearte goizaldean. Eguraldiak lagun izan zen eta hainbat herritarrek hori aprobetxatu zuten kalean mozorroen erakustaldiak egiteko. 

Banakako sarietan aurrena, 200 eurokoa, Musika kaxak jaso zuen. Bigarrena, 150 eurokoa, Valverde dendak, eta hirugarrena, aldiz, Montserrat Caballé eta Freddie Mercury. Azken horiek bi afari irabazi zituzten. 

Taldekako lehenengo saria Freixenetek irabazi zuen, eta 800 euro eskuratu zituzten. Bigarren saria, 700 eurokoa, gabonetako otarreak irabazi zuen. Hirugarrena, berriz, ostruka taldeak irabazi zuen, 500 euro jaso zituzten horiek. Tourreko txirrindulariek eskuratu zuen laugarrean saria, eta taldeko kideentzat afariak irabazi zituzten. Taberna girotuaren saria, aldiz Zuhatzek jaso zuen.

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu