XXXVII. 'Imanol Elias' Sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du Argazki Elkarteak

Uztarria.eus | Kultura
2016ko urt. 29a, 09:58

Sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak karnabaletarako. Otsailaren 7, 8 eta 9ko sokamuturra da gaia eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzake lehiaketara.

Geroz eta gutxiago falta da inauterietarako eta azkenen urteetan bezala, Imanol Elias Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Karnabaletan, otsailaren 7, 8 eta 9an Azpeitian, sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.

Argazkiak zuri-beltzean aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek eta ezingo da fotomuntairik aurkeztu. Egile bakoitzak aipatutako gaiari buruz gehienez bost argazki aurkeztu ditzake. Bestalde, sari bakarra lortu ahalko du sari berezia kontutan hartu gabe. Argazkien tamaina 20 x 30 cm-koa izango da. Atzealdean, argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa azaldu behar dira eta derrigorrezkoa izango da argazkiak JPEG formatuan aurkeztea, CD euskarrian. Lanak aurkezteko epea otsailak 18an, 22:00etan, amaituko da. 

Honakoak izango dira sariak: Lehenengoa, 365 euro eta garaikurra. Bigarrena, 235 euro eta garaikurra Hirugarrena, 200 euro eta garaikurra. Laugarrena 120 euro eta bosgarrena 80 euro.

Bestalde, sari berezi bat egongo da: Iñaki Joaristi "Altzarte" saria. Horretan inauterietako jai giroari buruzkoa argazki onena sarituko da, 150 euro eta plaka batekin. Sari hori koloretan izango da eta partdaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu. 

Bi sariketako epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak aukeratuko du eta sari banaketa martxoaren 5ean egingo da. Egun berean erakusketa irekiko da sariketetan aurkeztutako argazki guztiekin.  

Erakusketara joaten diren ikusleen artean ere, sari herrikoi bat emateko aukera izango dute, bere gustuko argazkiari botoa emanez. Izan ere, botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak zozketatuko dira. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu