Luis Gurrutxagak irabazi du Uztarriako bazkide kanpainako asteburu pasa

Uztarria.eus 2016ko urt. 19a, 12:11

Joan den abenduan bazkide kanpaina berezia egin zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Horrela, hilabete horretan bazkide egin ziren norbanakoen artean asteburu pasa bat zozkatu zuen Uztarriak. Luis Gurrutxagak irabazi du saria, asteburu pasa bat Eroski Bidaiken eskutik. 

Abenduan kanpaina berezia martxan jarri bazen ere, urte guztian zehar dago Uztarriako bazkide egiteko aukera. 30 euro kostatzen da urtean eta bazkideek hainbat abantailaz izaten dituzte, hilero aldizkaria etxean jasotzeaz gain. Besteak beste, Uztarriak kaleratzen dituen produktuak eta kontzertu nahiz kultur ekitaldietako sarreren zozketan parte hartu ahal izango dute. Bazkide egin nahi izanez gero, uztarria@uztarria.com helbidera idatzi behar da edo 943 15 03 58 zenbakira deitu.