Behera egin du odol emaileen kopuruak 2015ean

Uztarria.eus 2016ko urt. 15a, 12:47

Guztira, 136 odol emaile gutxiago izan dira 2015ean. Odola emateko hurrengo hitzordua urtarrilaren 27an izango da.

Behera egin du odol emaileen kopuruak joan den urtean, Azpeitian. Izan ere, 2015. urtean 1105 pertsonek eman zuten odola eta 2014an, aldiz, 1241 izan ziren odola eman zutenak. Guztira, 136 odol emaile gutxiago izan dira 2015ean.  

Odol Emaileen Elkartekoek gazte zein heldu animatu nahi ditu odola ematera. Horretarako, hurrengo zita urtarrilaren 27an, asteazkena, izango da 17:00etatik 21:00etara bitartean, anbulatorioan.