Umeek ere egin dute lehen entsegua Izarraitzen

Uztarria.eus | Festak
2016ko urt. 14a, 17:52

Bezperan helduek egin bezala gaur, osteguna, San Sebastian eguneko umeen danborradan kalera irtengo diren ikasleak elkartu dira Izarraitz frontoian, lehen entsegu orokorra egiteko. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Iraurgi Ikastetxeko, Itsasiko eta Juan Antxieta Musika Eskolako taldeetan joko duten neska-mutilek gogoz astindu dituzte danborrak, Unai Frantzesena Bandako zuzendariaren eta bakoitzak bere taldeko zuzendarien aginduak jarraituz. Bihar eta astelehenean elkartuko dira berriro Izarraitzen, hilaren 20rako motorrak ondo berotuta izateko.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu