Errege Magoen pajeak gaur izango dira herrian

Uztarria.eus 2016ko urt. 4a, 11:17

17:30etik aurrera udaletxeko arkupeetan izango dira Erregeen pajeak, umeen eskaerak eta gutunak jaso eta gozokiak banatzen. 

Gaur, astelehena, iritsiko dira herrira Erregeen pajeak. Baigerak antolatuta, 17:30etik aurrera izango dira pajeak udaletxeko arkupeetan, umeen eskaerak entzun, erregeei zuzendutako gutunak jaso eta gozokiak banatzen. 

Errege Magoen iritsieraren eguna, berriz, bihar, urtarrilak 5, izango da. 17:30ean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Burdinbidearen Euskal Museora, trenez. Aurretik, 17:00etan, hartuko dute horiek trena Lasaon. Gero, 19:00etan hasiko da kabalkada igerileku aurretik eta musika eskolako, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek lagunduta egingo dute kalejira. 20:00ak inguruan iritsiko dira plazara eta ondoren udaletxeko balkoira igoko dira hiru Erregeak.