Baigerak 90 urteko azpeitiarrak omendu ditu

Uztarria.eus 2015ko aza. 30a, 14:50

Baigera Jubilatuen Elkartekoak aurten 90 urte bete edo betetzear dauden pertsonak omendu zituen igandean egindako adiskidetasun bazkarian. Hogeita hamabi azpeitiar izan ziren omenduak, baina horietatik hamabik joan ahal izan ziren Kiruri jatetxean ospatutako bazkarira. Mikel Sanjuanek landutako makila bana jaso zuten alkatearen eskutik.

Ehun lagundik gora bildu ziren, Baigerako kideak eta omenduen senitartekoak guztiak. Eneko Etxeberria alkatea ere bertan egon zen, Udaleko beste hainbat ordezkariekin batera.