Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra elkartu dira plazan

Uztarria.eus 2015ko aza. 25a, 20:33

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta, aurreko urteetan bezala, Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute iluntzean plazan. Hau ez da gure bakea! Ekin autodefentsa feministari! zioen pankartaren atzean elkartu dira 50 bat herritar. Elkarretaratzea amaitu ondoren, gaurko egunerako prestatutako egitarauak Emakumeen Txokoan izan du segida, indarkeriari aurre egin dioten emakumeen Haize Berriak elkarteko kideen hitzaldiarekin. Ikusi hemen, Bilgune Feministak, Emakumeen Mahaiak eta Udalak azaroaren 25aren bueltan antolatutakoak.