Zapatuan gaztaina-jana egingo du EAJk

Uztarria.eus 2015ko aza. 23a, 09:33

Batzokian egingo dute gaztaina-jana 20:00etan hasita. Bertaratzeko asmoa dutenek, aurrez izena eman beharko dute.

Datorren zapatuan, azaroak 28, gaztaina-jana egingo du Azpeitiko EAJk urteroko legez. Batzokian egingo dute 20:00etan hasita. Bertaratzeko asmoa dutenek, aurrez izena eman beharko dute.

Bestalde, EAJk azaldu du Gabonetako loteria salgai dutela, eta erosi nahi duenak alderdiko mahaikideekin jarri behar dutela harremanetan.