AGHN gaixotasunaz hitzaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2015ko aza. 11a, 09:28

Haurren gaixotasunaren inguruko hitzaldia izango da bihar, osteguna, 18:00etan, Baigerako aretoan. Maite Urkizu pedagogoak emango du solasaldia, eta irekia izango da. 

Azpeitiko Udaleko gizarte sailak antolatuta, AGHN haurren gaixotasunaren inguruko hitzaldia izango da bihar, osteguna, 18:00etan, Baigerako aretoan. Maite Urkizu pedagogoak emango du solasaldia, eta irekia izango da. Arreta gabezia hiperaktibitatearekin nahastea da AGHN, eta hitzaldian azalduko dute noiz detektatu, nola landu eta abar. Gaztetxoen artean %5 eta %7 artean pairatzen du gaixotasuna.