Azpeitiarrak Foru Aldundiaren Energia Jardunaldietan

Uztarria.eus 2015ko aza. 5a, 18:49

Azaroaren 3an eta 4an egin dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako V. Energia Jardunaldiak. Egitaraua osatu duten hitzaldi eta aurkezpenetan hiru azpeitiarrek hartu dute hitza. Pobrezia energetikoa izan da jardunaldietako gai nagusia, eta horren gaineko hitzaldi batean aritu zen azaroaren 3an Tinko STS enpresako Nerea Sudupe arkitektoa (argazkian, eskubitik hasita bigarrena da Sudupe). Atzo, berriz, energetikoki burujabeak diren komunitateak hizpide hartuta egin zuten zine forum saioan aritu ziren Iraurgi Berritzeneko Energia mahaiko teknikari Carmen Martinez Lejarza eta Piztu Energia Burujabetza lantaldeko Enok Sudupe.