Corrado Masacciren txotxongiloak ikusgai Betharramen

Uztarria.eus 2015ko aza. 2a, 18:45

Gaur, azaroak 2, irekiko ditu ateak Betharrameko aretoan Igelen itxuraldaketa erakusketak. Corrado Masacci txotxongiloegilearen lanekin osatutako erakusketa XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen barruan antolatu dute. Masaccik sortutako txotxongiloak hilaren 15a arte egongo dira Betharramen ikusgai, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara. Ikastetxeentzako bisita gidatuak ere prestatu dituzte, egilearen eskutik; azaroaren 2tik 6ra eta 9tik 13ra egingo dituzte horiek. Argazkian, Corrado Masacci Betharramen erakutsiko dituen kreazio batzuekin (AZPEITIKO UDALA).