Etzi, zapatua, Artzamendira irteera egingo dute, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. 08:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik, eta Bidarraira joango dira. Handik igoko dira Artzamendira, eta Dantxarinean bukatuko dute ibilaldia.
Gaur, osteguna, da irteeran izena emateko azken eguna. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo mendizaleen webgunean eman daiteke izena. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek sei euro.