'Regresion' eta 'Pan sekula betikora bidaia' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urr. 22a, 10:16

Regresion eta Pan sekula betikora bidaia filma ikusi ahal izango dira Soreasu antzokian, zapatutik astelehenera bitartean. Zapatuan Regresion emango dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Pan sekula betikora bidaia ikusi ahal izango da 16:30ean, eta Regresion 19:30ean. Astelehenean ere Regresion eskainiko dute, 21:30ean hasita.

Filma ikusteko sarrera arrunta 4,5 euro ordaindu beharko da, eta 3,5 euro ikusleen egunean (astelehenean). Baigerako bazkideek, berriz, 2 euro ordaindu beharko dituzte egun horretan.

Regresion 2015ean Alejandro Amenabarrek zuzendutako filma da. Espainian egindako pelikula thriller generokoa da, eta 106 minutuko iraupena du. Pan sekula betikora bidaia, berriz, AEBtan ekoitzitako filma da. Ikusle orori zuzendutako pelikula, animazio generokoa da.