Asier Altuna: "Izateko modu bat bukatzen ari da, eta kamera jarri nahi nion, baserriko jendeari omenaldi txiki bat egiteko"

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 19a, 14:09

Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria Azpeitiko Soreasu antzokian izan zen larunbatean, bere azken lana aurkezten. Pelikularen ezaugarriez, mamiaz edo harreraz hitz egin zuen, besteak beste Altunak. Azpeitia eta Errezil ere aipatu zituen, bi udalerrietan baitago errodatuta filmaren zatirik handiena. Errezildarrei eskerrak eman zizkien bereziki, eskaini dieten tratuagatik. Solasaldiko laburpen bideoa egin du Urola Kostako Hitza-k.

Gaur, astelehena, eskainiko dute azken aldiz filma Azpeitian, 21:30etik aurrera, Soreasu antzokian.