Taldeen aurkezpenarekin eta omenaldiekin ireki du Iraurgi Saskibaloiak Garagardo Azoka

Uztarria.eus 2015ko urr. 10a, 11:04

Iraurgi Saskibaloiak antolatutako 2015eko Garagardo Azoka abian da. Atzo, ostirala, iluntzean ireki zituzten Berdura plazaren ateak, garagardoz, janariz eta musikaz ondo hornituta egongo diren bost egunetako aurrenekoan. Iragarrita zegoen bezala, Ilunpe Pilota Elkartea eta Asier Cuevas atleta omenduz ekin zion Iraurgik festari, baina gaueko gonbidatu bereziak oholtzara igo aurretik hasi berri den denboraldian maila ezberdinetan kluba ordezkatuko duten 21 taldeak izan ziren, banan-banan, aurkeztu zituztenak. Hasierako ekitaldia amaituta, berriz, Berdura plazan jarritako mahaiak pixkana betetzen hasi ziren.

Giro lasaiarekin hasi da Garagardo Azoka, baina berotzeko aukerarik ez da faltako gaur eta bihar, eta datozen ostiralean eta zapatuan. Hemen, egun guztietako egitaraua.