Kepa Junkera: "Trikitiaren urrezko belaunaldia bailara honetan sortua da"

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 8a, 14:33
Kepa Junkera.

Trikitixaren historia laburra kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Kepa Junkerak 'sorginekin' eta herriko lau musikarirekin batera. Musikariarentzat "trikiaren sehaska dira inguruok". 22:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean izango da, Tuba Jaialdiaren barruan antolatutako emanaldia. "Berezia" izango da berarentzat Azpeitian jotzea, trikitiak "indarra eta kalitatea" duen leku batean.

Asteburuan Azpeitian izango zara. Sorginen proiektua zertan datza?

Zenbait disko atera ditut dagoeneko, eta zerbait desberdina egin nahi nuen. Lehen doinuetara itzuli naiz, trikitiaren identitatearen doinuetara. Doinu klasikoak hartu eta buelta bat eman diet, sorginekin. Perkusioa, ahotsak, dantza… dena nahastu, eta ikuskizuna prestatu dugu. Bihar, gainera, lau herritarrek lagunduko digute: bik bonbardinoa joko dute, eta beste bik tuba. Emanaldi honetarako abestiak konposatu ditut, baina trikitilari handien kantetako zatiak ere erabili ditut, aldaketekin.

Zuen lana, Trikitixaren historia laburra, musika baino gehiago da, ordea.

Bai, Joxean Agirre azpeitiarrak sortu du liburuxka bat, proiektuaren barruan. Nire gurasoetatik hasi, eta bidean aurkitu dudan jendearen inguruko istorioa kontatu du. Erreferentzia gisa ditudan musikoena, eta instrumentu honen ibilbidearena.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.