Saninazioak 2015

Pasodobleen plaza

Uztarria.eus 2015ko uzt. 29a, 19:05

San Inazio festen bezperetan hainbat azpeitiarrentzat ezinbesteko hitzordu bihurtu den pasodobleen kontzertua atzo, asteartea, eman zuen Bandak. Iragarritako ordua baino beranduago hasi zen emanaldia, baina Plaza Txikian elkartutako ikus-entzuleek lasai hartu zuten itxaronaldia; izan ere, musikariak nahikoa larri ibili ziren, zezen-plazan uste baino gehiago luzatu zen desenkajonamendutik emanaldira iritsi ahal izateko. Gau giro ederrean, datozen egunetan zezen-plazan joko dituzten hainbat pieza eskaini zituen Bandak Unai Frantzesenaren gidaritzapean. Hasteko, Santiago Lope Gonzaloren Gallito hau.