Saninazioak 2015

Elvisabuelo, Skakeitan, Anje Duhalde, Zea Mays, Egurra ta kitto!, Esne Beltza, Las Tea Party... saninazioetan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 20a, 19:30

Ostiralean hasi eta abuztuaren 2a bitartean, festa giroa izango da nagusi herrian. Asteburuan, Santio eguna eta Umeen Eguna ospatuko dira, eta uztailaren 30ean hasiko dira saninazioak. Hainbat kontzertu izango da festetan.

Azpeitiko Udala ostiralean hasi zen saninazioetako egitaraua herriko etxeetara banatzen. Asteburuan hasiko dira festak, santioekin eta Ume Egunarekin, eta uztailaren 30ean hasiko dira saninazioak. Horrenbestez, uztailaren 24tik abuztuaren 2ra bitartean festa giroa izango da nagusi Azpeitian. 

Hainbat talderen kontzertuak iragarri dituzte aurtengo festetarako. Hemen zerrenda: Elvisabuelo Gospel Band (uztailak 25, plazan); Udal Musika Banda (uztailak 28, Plaza Txikian); Lockheed (uztailak 30, txosnetan), Skakeitan (uztailak 30, plazan), Unsain taldea (uztailak 30, Olazko Andre Mariaren plazan), Tajon Prieto y los Kuajolotes (uztailak 30, txosnetan), Erokomeri (uztailak 30, txosnetan); Kaluse (uztailak 31, txosnetan), Anje Duhalde (uztailak 31, plazan), Elustondo anai-arrebak (uztailak 31, Olazko Andre Mariaren plazan), Las Tuerkas (uztailak 31, txosnetan), Osso (uztailak 31, txosnetan); Katekesis (abuztuak 1, txosnetan), Zea Mays (abuztuak 1, plazan), Referee DJ (abuztuak 1, Olazko Andre Mariaren plazan), Egurra ta Kitto (abuztuak 1, txosnetan), Map-H DJ (abuztuak 1, txosnetan); Esne Beltza (abuztuak 2, plazan), Oihan Vega DJ Festa (abuztuak 2, Olazko Andre Mariaren plazan), Las Tea Party (abuztuak 2, txosnetan).