Saninazioak 2015

Abuztuaren 2ko zezenketa telebistaz emango du Canal Plus kateak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 14a, 13:24

Uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta 2an izango dira aurten saninazioetako zezenketak, eta azken hori izango da Canal Plus telebista kateak emango duena. Egun horretan Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon toreatzaileek Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira.

Saninazioetako zezenketetako azkena, abuztuaren 2koa, telebistaz emango du Canal Plus kateak. Hala jakinarazi du Aplausos zezenketa astekariak. Egun horretan Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon toreatzaileak Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira. 

Saninazioetako beste bi zezenketak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean izango dira. Uztailaren 31n Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak. Abuztuaren 1eko zezenketan, berriz, Juan Bautista, Manuel Escribano eta Arturo Macias toreatzaileak arituko dira eta Ana Romero (Cadiz, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.