Azpeitia Herriarteko Txapelketako final laurdenetara

Uztarria.eus 2015ko eka. 1a, 12:03

Errenteriari hirutik hiru partida irabazi zizkioten ostiralean azpeitiarrek. Joaneko partidetan, berriz, 2 eta 1 izan zen emaitza.

Ostiralean jokatu zituzten azpeitiarrek Herriarteko Txapelketako itzulerako partidak, Frontoi Txikian. Azpeitiarrek aise irabazi zituzten errenteriarren kontrako hiru neurketak. Lehenengo partida Jon Alberdi eta Mikel Unanue azpeitiarrek jokatu zuten, eta 22 eta 2 nagusitu ziren. Bigarren neurketa Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek irabazi zuten, 22 eta 2. Hirugarren partida, berriz, Iurgi Larrañagak eta Daniel Murgiondok jokatu zuten, eta 22 eta 1 nagusitu ziren azpeitiarrak. 

Joaneko partidetan 2 eta 1 nagusitu ziren azpeitiarrak, eta ostiralean hirutik hiru irabazita, Herriarteko Txapelketako final laurdenetan izango da Azpeitia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide