Gorka Azkunek jaso du Caf-Elhuyar Dibulgazio-artikulu onenaren saria

Uztarria.eus 2015ko mai. 15a, 11:43
Sarituak atzoko ekitaldian.

Julian Bereziartua mediku azpeitiarrak, berriz, merezimenduen saria jaso zuen atzoko ekitaldian, "osasunari buruzko ezagutza euskaraz zabaltzeagatik".

Gorka Azkunek (Azpeitia, 1982) CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako sarietan Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso zuen atzo, osteguna, Garun txiki birtualak lanari esker. Ez da azpeitiarrak CAF-Elhuyar saria jasotzen duen aurreneko aldia. Izan ere, 2002an,2003an2004an eta 2014an ere saritu zuten. 

Horrez gain, Julian Bereziartua mediku azpeitiarrak merezimenduen saria jaso zuen atzoko ekitaldian, "osasunari buruzko ezagutza euskaraz zabaltzeagatik".

Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz.