'Zer eskatzen diozu Udal Gobernu berriari?' bideoaren aurrerapena

Uztarria.eus 2015ko api. 29a, 14:07

Uztarria Komunikazio Taldea, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista herriko alor desberdinetako hainbat eragilerekin bideoa grabatzen ari da datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara begira. Hogeitik gora eragilerekin ari da osatzen bideoa, eta elkarte edo talde desberdinetako kideek hurrengo galderari erantzun behar diote, banan-banan: Zer eskatzen diozu Udal Gobernu berriari? Eragile bakoitzak 30 segundu ditu galderari erantzuteko, eta datozen asteetan izango da ikusgai bideoa. Hau, aurrerapen bideoa da.