Bukatu dituzte Garmendi auzoko urbanizazio lanak

Uztarria.eus | Hirigintza
2015ko api. 28a, 16:56

Garmendi auzoa urbanizatzeko azken hilabeteetan egiten aritu diren lanak bukatu dituztela jakinarazi du Udalak. "Auzoa txukuntzeaz gain, irisgarritasuna hobetzeko ere aprobetxatu da, karreretara sartzeko zeuden koskak kenduz. Modu horretan, bizilagunek Denon Artean prozesu parte-hartzailean eskatu bezala, Garmendi 16, 17, 18 eta 19 zenbakien bitartea berritu da", azaldu dute. Bukatu berri diren lanen barruan, Garmendiko aldapako bidegurutzean trafiko aldaketak ere egin dituzte, "segurtasun arrazoiengatik". Guztira, 160.000 euroko aurrekontua izan du Garmendiko urbanizazioak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu