"Gerrari eta miseriari ihesi itsasoan hiltzen ari direnen egoera" salatzeko ekimena egin du Elkar-Ekinek asteburuan. Anbulatorio aurrean hainbat hildako irudikatu dituzte, Mila bizitza galdu dira itsasoan. Giza eskubideak munduko pertsona guztientzat lelopean. Joan den astean Lanpedusan (Italia) hil ziren ehunka lagunen gorpuak irudikatu nahi izan dituzte protesta egitasmoarekin.