'Arren ganbara eta emeen sotoa' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko api. 23a, 14:37

Arren ganbara ete emeen sotoa antzezlanaren zuzendariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Mari Karmen Bordak eta Maite Agirrezabalak sarrera bana eskuratu dute.

Ostiralean, apirilak 24, antzerkiaz gozatzeko parada izango da Soreasu antzokian. ATX Teatroak Arren ganbara eta emeen sotoa taularatuko du bertan, 21:30ean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatu ditu, eta Mari Karmen Bordak eta Maite Agirrezabalak sarrera bana eskuratu dute.

Arren ganbara eta emeen sotoa obraren zuzendariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Iñaki Ziarrusta da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten ere bai. Aurrez erosita 6 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan 8 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.