'Sareak ehunduz' erakusketa, hilaren 30a arte Betharramen

Uztarria.eus 2015ko api. 22a, 19:14

Emakume euskaldunen erakundeetako hamar ordezkarik 2013an Palestinako lurralde okupatuetara egindako hurbilketa irudi eta testu bidez islatzen duen erakusketa da Sareak ehunduz, eta Betharrameko aretoan ikus daiteke egunotan, apirilaren 30a arte, Emakumeen Txokoaren eskutik. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak.