'Arren ganbara eta emeen sotoa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko api. 21a, 19:50

Antzezlana ostiralean, apirilak 24, taularatuko dute Soreasun, 21:30ean. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Nor da antzezlanaren zuzendaria? Erantzunak osteguneko 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostegunean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Ostiralean, apirilak 24, antzerkiaz gozatzeko parada izango da Soreasu antzokian. ATX Teatroak Arren ganbara eta emeen sotoa taularatuko du bertan, 21:30ean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu, Uztarriaren bazkide direnen artean.

Sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Nor da antzezlanaren zuzendaria?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 23ko, osteguna, 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten ere bai. Aurrez erosita 6 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan 8 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriaren bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.