Hazparneko eta Urola Ikastolako ikasleak udaletxean izan dira

Uztarria.eus 2015ko api. 16a, 15:26

Hazparneko Elhuyar ikastetxeko eta Azpeitiko Urola Ikastolako ikasleak udaletxean izan dira gaur, osteguna. Udaletxea barrutik ezagutu ahal izan dute, eta Eneko Etxeberria alkateak eta Manuel Unanue eta Mari Jose Iturria zinegotziek eman dizkiete udaletxearen zein herriaren gaineko azalpenak. Hazparneko ikasleak Azpeitian dira egunotan, truke programaren baitan.