Artiolaren saria Zilargi Bitxiakentzat

Uztarria.eus 2015ko mar. 31a, 19:03

Maddi Zabala eta Naiara Izagirre azpeitiarren Zilargi Bitxiak enpresak saria jaso du Argia oinarri diseinu lehiaketan. Artiola Artisautzaren Guneak antolatutako lehiaketara hamar lan aurkeztu dira aurten, eta Zilargikoek Ataungo Sandra Crivillerekin ex aequo lortu dute lehen saria, Argi ilunak lanarekin (argazkian, Zabala eta Izagirre, saritutako lana aurrean dutela). Martxoaren 26an jaso zuten saria, Errenterian, Artiolaren III. Gaurkotze Jardunaldien barruan.

2014ko ekaineko Uztarria aldizkarian Zilargi Bitxiakekoekin argazki erreportajea argitaratu zen.