Lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk apirilerako

Uztarria.eus 2015ko mar. 30a, 16:33

Datorren hilaren 13tik 24ra emango dute, Azpeitiko delegaritzaren egoitzan. Saioak hiru ordukoak izango dira, 18:00etatik 21:00etara. Interesa duen edonork har dezake parte, ez da beharrezkoa aldez aurreko ezaguerarik izatea, baina plazak mugatuta daude.

Gipuzkoako DYAk lehen sorospen ikastaroa emango du Azpeitian, apirilaren 13tik 24ra. Ikastaroan teoria eta praktika uztartuko dituzte, ohiko lehen sorospen kasuetarako oinarrizko ezaguerak emanez: bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak...

Saioak hiru ordukoak izango dira, 18:00etatik 21:00etara. Interesa duen edonork har dezake parte, ez da beharrezkoa aldez aurreko ezaguerarik izatea, baina plazak mugatuta daude. DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak izango dira irakasleak. Ikastaroaren materiala eta ikus-entzunezko baliabideak DYAk berak jarriko ditu. Matrikula 110 eurokoa da.

Ikastaroaren edota izen-ematearen gaineko informazio zehatzagoa nahi duenak, DYAren 943464622 telefonora deitu dezakete.