Iñaki Garciak eta Pili Zabalak elkarbizitzaz eta bakegintzaz mahai-ingurua egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2015ko mar. 24a, 13:29

Iñaki Garcia eta Pili Zabala Donostiako Udalak antolatutako jardunaldi batzuetan.

Baigereko aretoan izango da solasaldia 19:30ean hasita, eta Munohandi elkarteak antolatu du.

Pili Zabalak eta Iñaki Garciak mahai-ingurua egingo dute Euskal Herriko elkarbizitzaz eta bakegintzaz ostegunean. Baigereko aretoan izango da solasaldia 19:30ean hasita, eta Munohandi elkarteak antolatu du. Joxe Arregi arituko da moderatzaile lanetan.

Joxi Zalabaren arreba da Pili Zabala. Zabala GAL-ek bahitu, torturatu eta hil zuen, 1983an. Iñaki Garciaren aita, berriz, Juan Manuel Garcia zen, Komando Autonomo Antikapitalistak 1980an hil zuen Telefonicako delegatua.

Munohandi elkartekoen arabera, "benetako bakearen eta elkarbizitzaren kultura" lortzeko, beharrezkoa da "indarkeria desberdinak" jasan dituztenen testigantzerata hurbiltzea eta haiek ezagutzea.