Musika bandak eta Udalak hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2015ko mar. 11a, 11:36

Musika Bandak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten atzo, asteartea. Aitor Hernandez musika bandako lehendakariak eta Eneko Etxeberria alkateak sinatu zuten akordioa, eta haren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2015ean herrian. Udalak, berriz, 54.800 euroko laguntza emango dio musika bandari. "Musika bandak herriko festetan eta ospakizunetan duen garrantzia nabarmendu" du Udalak. Otsaileko udalbatzarrean aho batez onartu zuten hitzarmenaren edukia.