Bihar izango da Izarraitz pilotalekua jolastoki moduan zabalduko duten azken zapatua

Uztarria.eus 2015ko ots. 27a, 14:21

Jolastokia 16:30etik 20:00etara izango da irekita, hamabi urte bitarteko gaztetxoentzat. Pilotalekura parke estaliaren ondoan dagoen Emakumeen Txokotik sartu beharko da.

Udala joan den azaroan hasi zen zapatu arratsaldetan Izarraitz pilotalekua jolastoki moduan irekitzen, eta bihar, otsailak 28, izango da zabalik egongo den azken larunbata. Jolastokia 16:30etik 20:00etara izango da irekita, hamabi urte bitarteko gaztetxoentzat. Pilotalekura parke estaliaren ondoan dagoen Emakumeen Txokotik sartu beharko da.

Hainbat jolas eta material izango dira bertaratzen direnen eskura. Hala nola, pilotak, baloiak, mahai-jolasak, kartak... izango dituzte. Pilotalekuan arduraduna egongo den arren, hirugarren mailara arteko umeek heldu baten ardurapean egon beharko dute. Aldiz, 4, 5 eta 6. mailetako gaztetxoek heldu baten harremanetarako kontaktua eman beharko diote pilotalekuko arduradunari.