'Mugarria' ikus-entzunezkoa, salgai

Uztarria.eus 2014ko abe. 16a, 17:27

Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren 15. urteurrenaren harira egin duen dokumentala hil honen hasieran jaso zuten etxean Uztarriaren bazkideek. Bazkide ez direnek, berriz, 3 euroren truke eskura dezakete DVD-a, Uztarriaren egoitzan.

Abenduaren hasieran bazkide guztiei helarazi ondoren, bazkide ez direnentzat salgai jarri du Uztarriak Mugarria ikus-entzunezkoa. 3 euroren truke eskura daiteke DVD-a, Uztarriaren egoitzan (Perez Arregi plaza 1, behea, Telefonicaren eraikin zaharrean).

Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren 15. urteurrenaren harira plazaratu duen dokumentala da Mugarria. Yuri Agirre azpeitiar kazetariak egina, aldizkariaren 15 urteotako ibilbidea jasotzen du, ibilbide horretan zehar proiektuaren partaide izan diren Laxaro Azkuneren, Enekoitz Esnaolaren, Iban Arregiren, Josu Azpillagaren, Nerea Urangaren eta Julene Frantzesenaren adierazpenetan oinarrituta. Uztarriak sortu zenetik aldizkariaz gain argitaratu duen 25. produktua ere bada.

Uztarriak azaroaren 28an aurkeztu zuen jendaurrean Mugarria, Sanagustin kulturgunean.