Uztarria ere '.eus' da dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko abe. 2a, 18:12

Bihartik aurrera 1.000 webgune izango dira .eus izatera pasako direnak. Puntueus Fundazioak bihar, Euskararen Egunean, emango die ongietorria horiei guztiei.

Uztarriaren webguneak helbide berria du dagoeneko; Uztarria.com izatetik Uztarria.eus izatera igaro da. Uztarriarena da domeinu aldaketa egin duen webguneetako bat, baina bihartik aurrera 1.000 webgune izango dira .eus izatera pasako direnak. Puntueus Fundazioak bihar, Euskararen Egunean, emango die ongietorria horiei guztiei.

 

Irailean abiatu zuen ibilbidea domeinuak, eta Euskal Herriko hainbat erakundek eta enpresak egin dute domeinu aldaketa euren webguneetan. 92 izan ziren aitzindariak, eta bihar 1.000 webgunek egingo dute aldaketa. Bihartik aurrera, berriz, aldaketa egin nahi duten guztien eskura jarriko dute .eus domeinua.