Gaurtik hilaren 30era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako ordezko zenbakien jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
Hilaren 1etik 15era bitartean izan dute saritutako zenbakien jabeek sariak jasotzeko parada, eta Netbook-a eta Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa jaso dituzte dagoeneko.
Orain ordezko zenbakien txanda da, eta Erreka Bikeko bizikletaren ordezko zenbakiaren (5.505) eta Halcon bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasaren ordezko zenbakiaren (4.794) jabeek jaso ditzakete dagozkien sariak.
Gainontzeko sariak jasotzeko aukera
Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.
Abuztuan oporretan izango da Uztarria, beraz, irailaren 1a arte ezin izango dira jaso zozketako edo txarteletako opariak.