Teknifikazio eskolako izen-emate epea luzatu du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 17:54

Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, izena eman daiteke Garmendipen, 18:00etatik 19:30era. 

Teknifikazio eskolan izena emateko epea luzatu du Lagun Onak Futbol Taldeak. Beraz, horretarako aukera izango da gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, ere. 18:00etatik 19:30era Lagun Onaken bulegoan eman beharko da izena, Garmendipen. Honakoek dute eskolan izena emateko aukera:

  • 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako mutilak.
  • 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neskak.

Bestalde, izena ematera joaten direnek aukera izango dute taldearen arropak ikusteko eta probatzeko. Deialdia egin dutenek eskatu dute ordutegia errespetatzeko.