Informazio gunea jarri dute 'heteroarauaren' aurka

Uztarria.eus 2014ko eka. 26a, 19:59

Bilgune Feministak eta Ernaik informazio gunea jarri dute arkupeetan, "heteroarauari" aurka egiteko. Mahaian, liburuxkak dituzte horientazio sexualei, sexu bidezko gaixotasunei, drogei edo prebentzioari buruz. Sanagustipean egongo dira antolatzaileak 18:30ak bitartean; eta, ondoren, Arrakala dokumentala jarriko dute, Emakumeen Txokoan. Dokumentalaren ostean, afari merienda egongo da.

Gaurko ekitaldiez gain, zapatuan elkarretaratzea egingo dute plazan, 12:30ean. Bilgune Feministak eta Ernaik herritarrak aldarrikapenarekin bat egitera gonbidatu dituzte.