Igandean giza katearen berri emango du Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko eka. 6a, 14:19

Azpeitiarrak Zumarraga eta Ezkio-Itsaso artean, 45 eta 46 kilometroetan izango dira, eta han ateratako argazkiak-eta igoko ditugu webgune honetara igandean bertan. Giza katean dauden azpeitiarrek ere bidali ahal izango dituzte argazkiak uztarria@uztarria.com helbidera, ahalik eta bilduma osatuena egin dezagun.

Gure Esku Dago egitasmoaren giza katearen berri emateko Uztarria Komunikazio Taldeak jarraipen berezia egingo du igandean. Azpeitiarrak Zumarraga eta Ezkio-Itsaso artean, 45 eta 46 kilometroetan izango dira, eta han ateratako argazkiak-eta igoko ditugu webgune honetara igandean bertan.

Giza katean dauden azpeitiarrek ere bidali ahal izango dituzte argazkiak Uztarriara, gero webgunean argitaratzeko. Horretarako, uztarria@uztarria.com helbidea erabili ahal izango dute. Animatu eta bidali zuen argazkiak, denon artean ahalik eta bilduma osatuena egiteko. 

Horrez gain, Uztarriak Twitterreko kontuan giza kateko argazkiak eta giza katearen inguruko informazioa zabalduko du. Honakoak dira erabiliko ditugun traolak: #GeukErabaki, #BasquesDecide, #GureEskuBideaE8 eta Azpeitiari dagozkion kilometroak zehaztuta, #45km eta #46km.

Gainera, giza katearen irudiak ikusi ahal izango dira Uztarria.com-en txertatuko dugun Livestream kanalean. Kanal hori, herri ekimeneko hedabideek igandeko ekitaldiaz egingo duten jarraipenaren leihoa izango da.

Astelehenean osatuko dugu informazioa, argazki gehiagorekin, bideoekin eta abar.