Gure Antxieta

Xabier Riezu (Deustuko Unibertsitateko irakaslea) 2014ko mar. 14a, 11:03

Apirilaren 2an, Frantzisko aita santuak Jose Antxietaren kanonizazio dekretua sinatuko du. Brasilgo apostolu kontsideratua, Jose Antxieta Tenerifeko San Cristobal de la Lagunan jaio zen, 1534an, baina euskal jatorrikoa zen. Haren aita Joan Antxieta Zelaiaran, Antxieta abizena daramaten beste asko bezala, Azpeitiko Urrestilla auzokoa zen. Carlos V.aren eskribaua zelarik, Joan Antxietak Kanariar uharteetara joan behar izan zuen epaiketa batean notario lanak egitera. Han Mencia de Clavijorekin maitemindu, ezkondu, eta Tenerifen bizitzen geratu zen.

Artikulu osoa Gipuzkoako Hitza-ren webgunean.