Andoni Ortuzar eta Arantza Tapia Azpeitiko Batzokian

Uztarria.eus 2014ko mar. 7a, 19:53

Andoni Ortuzar, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Azpeitiko Batzokian izan zen ostegunean. Alderdi jeltzalearen herri-arduradunekin eta zinegotziekin batzartu zen lehendabizi (argazkian), eta ondoren hitzaldia eman zuen; hitzaldi horretan Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak ere hartu zuen parte. "Gaur eguneko krisiari buelta eman eta beti izan duen ahalmen eta kemen ekonomikoa berreskuratzeko Azpeitiak duen ekintzailetasun eta gaitasunean bere konfidantza osoa duela" esan zien Ortuzarrek, besteak beste, Azpeitiko jeltzaleei. (Argazkia: EAJ).