Joxe Mari Zelaia omenduko dute artzain-inudeetan

Uztarria.eus 2014ko ots. 28a, 17:33

Mikel Ibartzabal Festa Batzordeburuak oroigarria emango dio Sanagustinpean, Itsasikoen Elegante eguneko ikuskizunean izandako ibilbidea eskertuz.

Jai Karnabaleko egitarauari azken orduko ekitalditxoa gehitu dio Udaleko Festa Batzordeak. Omenaldi bat izango da, eta Joxe Mari Zelaia, berriz, omendua.

Elegante egunez ohikoa dutenez, aurten ere 12:30-13:00ak aldera Itsasi Dantza Taldekoen artzain-inudeen konpartsa kalejiran aterako da, eta beraiekin batera danbor-jotzaile talde bat eta San Sebastian eguneko umeen danborradako karroza ere bai. Danbor-jotzaileena artzain-inudeetan azken urteetan berreskuratutako ohitura da. Eta, besteak beste, ohitura horren aurreneko urteetan talde horretan ibilitakoa da, besteak beste, igandean omenduko duten Joxe Mari Zelaia.

Artzain-inudeen konpartsak plazan egiten duen geldialdia tarteko, Mikel Ibartzabal Festa Batzordeburuak oroigarria emango dio Zelaiari Sanagustinpean.