Gaur zabalduko dute Gaztetxeko txotxa

Uztarria.eus | Aisia
2014ko urt. 31a, 10:18

Gaur, ostirala, zabalduko dute Gaztetxeko txotxa. 19:30ean, kalejira egingo dute plazatik hasita eta ondoren, Gaztetxean bertsoak izango dira kupela zabaldu aurretik. Afalostean, 22:30ean, Old Bridge eta Basarriko Ollaskuek Labin taldeen kontzertuak izango dira.

Larunbatero zabalduko dute txotxa datozen asteetan, eta bihar, zapatua, trikitilariak izango dira bertan eta hurrengo asteburuetarako kontzertuak antolatuko dituzte txotxari laguntzeko. Zapaturo ogitartekoak eta jatekoa eskainiko dute hiru euroren trukean, eta txotxerako txartela lau euro kostako da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu