'Septimo' eta 'Zipi eta Zape: Kanikaren kluba' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus | Kultura
2013ko aza. 29a, 09:03

Sei film emanaldi izango dira bihartik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Septimo filma emango dute, 19:30ean eta 22:00etan hasita. Igandean, berriz, 16:30ean Zipi eta Zape: Kanikaren kluba eta 19:30ean Septimo izango dira ikusgai. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Septimo ikusi ahal izango da.

Septimo 12 urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, Zipi eta Zape: Kanikaren kluba filma adin guztietako ikusleentzako da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu