32 gidarik eman dute izena VII. Slalom auto lasterketarako

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko aza. 28a, 17:24

Igandean, abenduak 1, jokatuko da Lagun-Artea Eskuderiak antolatutako proba, 10:30ean hasita, Landetan.

VII. Slalomean herrikoak ere lehian izango dira.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitiko VII. Slaloma jokatuko da igandean, abenduak 1, Landetako industrialdean. 09:30ean egiaztapenak egin ondoren, 10:30ean entrenamendu saioarekin hasiko da Lagun-Artea Eskuderiak antolatutako proba, eta ondoren egingo dituzte lasterketaren bi txanda ofizialak. Igandekoa Euskal Herriko auto lasterketen aurtengo denboraldiko azken hitzordua izango da, Slalomeko Euskadiko Txapelketarako baliogarria.

32 gidarik eman dute izena iganderako, eta egunean bertan jakingo dute antolatzaileek zer-nolako zirkuitua prestatu dieten. Denboraldiko orain arteko slalom probetan garaile izan diren Victor Calvo (Citroën AX) eta Raul Perez (BMW 325i) dira faboritoak. Etxekoei dagokienez, berriz, izena emana dute Iñaki Alberdik (Ford Escort MK-II), Asier Iraolak, Gurutz Agirretxek, Jagoba Otaegik, Julen Uzkudunek eta Iker Zinkunegik (BMW 325i).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu